Baldintzak

Programan parte hartzeko baldintzak

Partaideak

  • 2016-2017 ALTUNING PRO GIPUZKOA Programan parte hartzeko ezinbestekoa da Gipuzkoako unibertsitaria izan eta unibertsitate-trukeko nazioarteko programa arauturen bateko partaide izatea 2016-2017ikasturtean.

Partaidetzarako oinarriak

  • Altuning-en parte hartzea zera da: Gipuzkoaren etorkizuna hobetzeko ideiak, informazioak eta esperientziak landu eta eskaintzea, ekarpen zehatzak eginez.

  • Altuning Ikasle gisa parte hartzeko, lehenik, www.altuningprogipuzkoa.eus gunean izena eman behar da, hainbat datu pertsonal eta helbide elektronikoa jarrita.

  • Izena ematen duten ikasleek, lehenik, GIPUZKOA HOBETZEKO galdeketa orokor bat erantzun behar dute, www.eukide.net saregunean burutu ahal izango dena, helbide elektronikoan ikasle bakoitzak jasoko dituen erabiltzaile izena eta pasahitz pertsonalak erabilita.

  • Galdeketa horri erantzuten dion bakoitzak izango du aukera, gainerako bere ekarpenak egiteko, Gipuzkoa hobetzeko nahi beste gogoeta eta proposamen landuz eta aurkeztuz, www.altuning.org/gipuzkoa guneko Ekarpen berria/ Nueva aportación. Ekarpen berriak jaso ahala, Ekarpenak / Aportaciones atalean bilduko dira, idatzitakoak bere osoan izango dituen datu basean. Atal hau, ALTUNING programako edozein partaidek, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek, Kutxa Fundazioko arduradunek eta Altuna Fundazioko Patronatuko kideek ikusi ahal izango dute.

  • Lanen egiturari dagokionez, gutxienez honako atalei erantzun behar diete:

    • Zein da nire ideiaren oinarrian dagoen atzerriko eredua?

    • Zein errealitate edo egoera hobetuko luke gure herrian?

    • Nola hobetuko luke?

  • Lanek gutxienez 5 orrialdeko luzera izan behar dute eta euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira. Sistema digitalean sartzeaz gain, pdf formatuan bidali beharko da altuning_gipuzkoa@altuna.org helbide elektronikora.

  • Lanak aurkezteko epeak:

    • Lanak (galdeketari erantzun, ekarpen pertsonala sistema digitalean egin eta pdf formatuan bidali) aurkezteko azken eguna: 2017/06/30

    • Aukeratutako lanen egileekin Epaimahaiak elkarrizketa pertsonala burutzeko egunak: 2017/07/01 – 2017/07/31

    • Sarien banaketa egiteko eguna: 2017/12/23

Ebaluaketarako irizpideak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxa Fundazioak eta Altuna Fundazioko Patronatuak aukeratutako epaimahai batek ikasleek egindako ekarpen guztiak aztertu eta lan onenak sarituko ditu. Kontuan hartuko diren irizpide nagusiak honako hauek izango dira:

    • Lanen originaltasuna. Jorratzen diren gaiak eta proposamenak berritzaileak izatea. (Aurreko urteetan aurkeztutako gaiak ikusgai izango dituzte partehartzaileek).

    • Proiektuen lanketa maila eta gauzatzeko bideragarritasuna.

    • Ekarpenen kalitatea, informazioaren osotasuna eta argitasuna.

    • Gipuzkoako erronka eta beharrei erantzuteko proiektu konkretuak eta zehatzak aurkeztea.

  • Epaimahaiak partaideak beren ekarpenen inguruko elkarrizketa batera dei ditzake.

Sariak

  • Epaimahaiaren ustez onenak diren ekarpen bakoitzak 2000 €-ko saria izango du.
  • ETORKIZUNA ERAIKIZeko arduradun nagusiei proiektua aurkezteko aukera.
  • Guztira gehienez 6 sari banatuko dira. Epaimahaiak ekarpenek gutxieneko maila ez dutela erabakitzen badu, eman gabe utz ditzake iritzitako sari guztiak.